Egoiliar gisa baimenduta ez dauden atzerritarrek Euskadiko udalerri batean erroldatuta ez daudela egiaztatzen duen ziurtagiria

Espainian erregistratuta ez dauden eta egoiliar gisa baimenduta ez dauden atzerritarrek Euskadiko udalerri batean erroldatuta ez daudela egiaztatzen duen ziurtagiria

Bizkaiko ESI batzuetako Migra Covid Sarearen eta Pepe Quintas Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko ASEGURAMENDU eta Kontratazio Sanitarioko zuzendariordearen bilera birtualean, azken horrek honako hau adierazi zuen.

 

"Euskadin bizi den eta erroldatuta dagoen pertsona orok du osasun-aseguramendurako eskubidea, eta, neurri horretan, euskal osasun-sistemara sartzeko eskubidea, edozein dela ere bere administrazio-egoera.

 

Erroldatu ezean, pertsona hori bere bizilekuaren arabera dagokion osasun-zentrora joan daiteke, aldi baterako osasun-laguntzaren agiria (DAST) eskatzeko.

 

Horretarako, egiaztatutako GKE batek (elkarteen erregistroan dagoena) emandako dokumentu bat aurkeztu behar du, Euskadin bizi dela baina erroldatzeko eta identifikazio pertsonaleko agiria eransteko zailtasunak dituela adieraziz.

 

Eskaera jaso ondoren, osasun-zentrotik dagokion lurralde-ordezkaritzara bidaliko da, ohiko bidetik kanpo, DAST eman ahal izateko.

 

GKEek dokumentu hori errazago egin dezaten, Osasun Sailak eredu bat egingo du, Munduko Medikuak erabiltzen ari dena. Eredu horretan, erakunde bakoitzak bere logoa, sinadura eta zigilua jarriko ditu (juridikoki, Osasun Sailak ezin du bere logoa jarri).

 

Osasun Sailak informazio-ohar bat igorriko die Osakidetzako ESIei, osasun-zentroetan prozeduraren berri izan dezaten eta eskabide horiek onartzen direla berma dezaten. "

 

 

Jaitsi hemen ziurtagiria:

Diversa Comunicación