Berdindu Zerbitzua. Lesbiana, gay, trans, bisexual eta intersexualei eta haien ingurukoei informazioa eta arreta ematea

BERDINDU SERBITZUAREN AURKEZPENA

 

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak eskaintzen du Berdindu Zerbitzua.  Zerbitzu hori  lesbiana, gay, trans, bisexual eta intersexualei eta haien ingurukoei informazioa eta arreta ematekoa da.

Berdinduk Berdinduk honako hauek eskaintzen dizkie erabiltzaileei:

  • Arreta, informazioa eta orientazioa sexu-orientazioaren eta genero-identitatearen gaietan.

  • Laguntza emozionala eta soziala horietaz jabetzean.

  • Sozializazio-sareetarako sarbidearen orientazioa.

  • Eskubideen defentsan eta egikaritzan laguntzea eta orientatzea.

  • LGTBIfobiaren eta sexu- eta genero-orientazioagatiko diskriminazioaren biktimei arreta eta laguntza ematea.

  • Eusko Jaurlaritzak eskura dituen zerbitzu publikoetarako sarbideari buruzko informazioa.

  • Senideentzako eta hurbilekoentzako aholkularitza

  • Familientzako laguntza-taldeak

 

Gainera, zeinu-mintzairan edo euskara edo gaztelania ez den beste hizkuntza batean hitz egin behar izanez gero, aldi bereko itzulpen-zerbitzu berri bat dago erabilgarri.

Halaber, sexu- eta genero-aniztasunari buruzko aholkularitza eskaintzen die edozein erakunde publiko edo pribaturi.

Zure laguntza eskatu nahi nuke informazio hori zure kontaktuen artean zabaltzeko.

Zerbitzuari buruzko informazio gehiago eskuragarri duzu https://www.euskadi.eus/berdindu/ web orrian, eta, nahi izanez gero, jar zaitezke kontaktuan zerbitzuaren teknikari arduradunarekin (a-arbulu@euskadi.eus edo 945 01 63 48).

 

Aldez aurretik zure laguntza eskertzen dizut.

Diversa Comunicación